Azken urteotan udaletxe zaharrean prestatutako ihes gelak arrakasta izan ohi du herriko gaztetxoen artean, eta ez du hutsik egingo aurten ere. Hain zuzen ere, urriaren 27tik azaroaren 29ra arte izango da aukera horretan aritzeko. Aurrez erreserba egin beharko dute bertan parte hartu nahi dutenek, eta, jolasean sartuta, irteteko ahaleginak egin beharko dituzte parte-hartzaileek.
Horrekin batera, haurrentzako tailerra egongo da urriaren 29an, eta Gaba Baltza, berriz, urriaren 31n ospatuko dute, kale eskearekin eta ekitaldiarekin. Hori, urriari dagokionez; azaroan, berriz, hilaren 6an, Azken galdera amari izeneko ikuskizun musikatua izango da, eta azaroaren 13an, Heriotzari begirada bat helduentzako hitzaldia –laster egongo dira salgai sarrerak, Arkupeko webgunean–.