Asteburu betea izaten ari dira Urbaltzen 40. urteurrenaren aitzakian

Eneko Azurmendi Barrena 2025eko urriaren 18a

Atzo, egubakoitza, ekin zieten asteburuko ospakizunei eta gaur ere hainbat ekintza egiten ari dira. Goizean, erraldoiak eta gaiteroak atera dira kalera eta, ostean, gildak dastatzeko aukera izan da, musikaz girotuta. Herri bazkariaren ondoren, Xaukena elektrotxarangaren emanaldia eta Los Zopilotes Tributaus taldearen kontzertua izango dituzte. Bihar, azkenik, Izaki Gardenak taldearen emanaldia izango da, 19:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak