Emozioak ezagutzen izeneko lan-saioa izango da 12 eta 16 urte arteko gaztetxoendako. Carol Palaciok –esku-hartze sozial eta komunitarioan espezializatutako psikologoa–, Leire Urrak –osasun psikologoa– eta Aitziber Eguskiza –psikologo, terapeuta eta zuzenbidean lizentziatua– bideratuko dute eta helburua da osasun mentaleko ohitura osasungarriak sustatzea, arrisku-faktoreen prebentzioa eta babes-faktoreen garapena bultzatuz.
Izena emateko: gazteria@aretxabaleta.eus
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.