Helduen txapelketan 54 bolari elkartu ziren eta lehenengo sei sailkatuak honako hauek izan ziren:
- 1. Anartz Esteban (6 txirlo).
- 2. Hur Alonso (4 txirlo)
- 3. Gartzi Gorosabel (4 txirlo).
- 4. Javi Martino (4 txirlo).
- 5. Sebas Aranzabal (3 txirlo).
Txapelketen denboraldia amaitu denez herriko txapelketatan parte hartutakoen artean lehenengo sailkatutakoari ere saria eman zioten eta hori jaso zuen Gartzi Gorosabel eskoriatzarrak, UDAko jokalariak; taldeko kide onenaren saria ere harentzat izan zen.
Infantilak eta gazteak ere bai
Arratsaldean infantilen eta gazteen norgehiagokak jokatu ziren eta hamazazpi bolari elkartu ziren.
Gazteak (10-13 urte):
- 1. Anje Herrasti (5 txirlo).
- 2. Axel Sixto (5 txirlo)
- 3. Manex Gorrotxategi (2 txirlo).
Infantilak (6-8 urte):
- 1. Aratz Jausoro (4 txirlo).
- 2. Amets Herrasti (3 txirlo).
- 3. Liher Esnal (2 txirlo).
Irabazleek garaikurra eta kamiseta jaso zituzten.