Aretxabaletako sanmigeletako egitaraua, zehaztuta

Mirari Altube Arrese 2025eko irailaren 12a

San Migel jaietako egitarauaren berri eman du Udalak. Aurten ere herriko hainbat eragileren laguntzarekin antolatu ditu jaiak eta horien gaineko xehetasunak irailaren 16ean emango dituzte. Hona hemen egitaraua:

Irailak 26, egubakoitza
  • 18:00 Aretxabaletako erraldoi eta buruhandien konpartsa, Aretxabaletako gaiteroekin batera.
  • 18:00 Kuadrillen arteko jolasak komentuan, nerabeendako.
  • 19:00 Palestinaren aldeko mosaikoa, Herriko Plaza azpian: Atxabalta Palestinarekin, genozidioari stop.
  • 19:30 Pintxada kolektiboa komentuan, nerabeendako.
  • 21:00 Kantu afaria, Sei Pistols & Trabuko bat taldearekin. Eguraldiaren arabera, Herriko plazan edo Iturrigorri frontoian egingo da.
  • 23:00 Hofe taldearen kontzertua, Mitarte kalean.

Txosnaguneak antolatuta:

  • 18:00 Txosnaren irekiera.
  • 19:15 Pregoia eta txaranga.
  • 19:30 Kontzertua: Bogside.
  • Ostean, txarangarekin atalataikoan kantu-afarira.
Irailak 27, zapatua
  • 10:00 Artisautza, Nekazaritza eta Bertako Ganaduaren X. Feria, Durana kalean.
  • 10:00 Diana, Aretxabaletako txistulariekin.
  • 11:00 Talo txosna, Loramendiko elkarteak antolatuta.
  • 11:30 Leizarra Musika eta Dantza Eskolako trikitilariak, kaleetan zehar.
  • 12:30 Lekaixoka bertso taldeak antolatuta, Mitarte kalean, bertso saioa balkoitik balkoira: Aitor Sarriegi eta Nerea Elustondo.
  • 12:45 Txalapartariak, Durana kalean.
  • 13:00 Iturengo Joaldunak, kalean.
  • 13:00 Eme.ki taldea, Mitarte kalean.
  • 17:00 Ad Libitum txaranga.
  • 17:00 Haur eta gazteentzako bola-joko txapelketa, bolatokian.
  • 18:00 Kalamarraren jokoa eta Archery Tag jokoa, Ibarra kiroldegian, nerabeentzat.
  • 18:30 Arlutz Xake elkarteak antolatuta, xake erakustaldia Herriko Plazan.
  • 19:00 Beinke Loramendi eta Larrain dantzak, Herriko plazan.
  • Ondoren, Atxabalta Saria.
  • 20:00-21:30 Lisker taldearekin erromeria, Herriko Plazan.
  • 22:30 Bola-joko txapelketa, bolatokian.
  • 22:30-00:00 Lisker taldea, Herriko Plazan.

Txosnaguneak antolatuta:

  • 12:00 Txosnaren irekiera.
  • 14:30 Elkartasun bazkaria, Iturrigorri pilotalekuan.
  • 20:00 Joseto Ta Alayak elektrotxaranga kalean.
  • Ostean, Twistter erraldoia.
  • 22:00 Pintxada tematikoa.
  • Ostean, Txinkirrikitxin herrikoia.
Irailak 28, domeka
  • 11:00 Diana Aretxabaletako gaiteroekin.
  • 11:30 Doke txapelketa, konbentuko lorategian, Basotxo elkartearen eskutik.
  • 13:00 Herri kirolak: aizkolariak, harri jasotzaileak eta iparraldeko jokoak.
  • 16:00 Mus txapelketa Orly tabernak antolatuta.
  • 19:00  Aretxabaleta Abesbatzaren sanmigeletako kontzertua.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak