Asteburuan, zapatutik domekara bitartean, beste edukiontzi bat, erre dute Andramari auzuneko gunean; oraingoan, papera eta kartoia batzen dituena.
Irailean erretako bederatzigarrena izan da; hilaren 3an lau erre zituzten gune berean, eta hilaren 9an, beste lau Ilargi plazan. Hamabost edukiontzi-sute izan dira 2025ean Aretxabaletan, eta 54 edukiontzi erre dituzte urtarriletik hona.