Urte eta erdiko atsedenaldiaren ostean datoz zazpi abestirekin osatutako lan berriarekin, eta, Aretxabaletan aurkeztu ondoren, irailaren 21ean Eskoriatzako Errekan Gora jaialdian izango dira, 13:00etan, Fernando Eskoriatza plazan.
Aretxabaletako Nhil taldeak Etxea izeneko hirugarren diskoa argitaratu du astean, eta gaur, egubakoitza, etxean aurkeztuko du hori; komentuko lorategian izango da kontzertua –euria eginez gero, aretoan–, 22:00etan. Popa oinarrian duen diskoa bada ere, estilo askoren nahasketak ditu, soula eta gehiago, askotariko erreferentzietatik edanda sortutakoak.
Urte eta erdiko atsedenaldiaren ostean datoz zazpi abestirekin osatutako lan berriarekin, eta, Aretxabaletan aurkeztu ondoren, irailaren 21ean Eskoriatzako Errekan Gora jaialdian izango dira, 13:00etan, Fernando Eskoriatza plazan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.