'Fito' izango dute gogoan Durangoren aurkako lagunarteko partiduan

Mirari Altube Arrese 2025eko abuztuaren 26a

UDAko entrenatzailea eta jokalariak denboraldia prestatzen.

Datorren denboraldia prestatzeko lagunarteko partiduak jokatzen dabil UDAren Hirugarren Mailako futbol taldea, eta zapatuan, abuztuaren 30ean, Durangoko Kulturala izango du aukari etxean –12:30ean, Ibarran–. Uztailean hil zen Javier Etxeberria Uribesalgo Fito omenduko dute orduan.

Urte askoan UDAko kide garrantzitsu izan zen Javier Etxeberria uztailaren 17an hil zen, eta orain UDAko ordezkariek "merezitako agurra" egin gura diote. Horretarako, herritarrak ere gonbidatu dituzte bertara. Durangoko Kulturalaren aurka abuztuaren 30ean jokatuko duen partiduan izango da, 12:30ean, Ibarra futbol zelaian.

2025-2026 denboraldia prestatzeko lau partidu antolatu dituzte, eta hirugarrena, bihar, abuztuak 27, jokatuko dute Eibar C-ren aurka; 19:30ean izango da, Ibarran. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak