Bi pasio ezagun zituen 'Fito'-k: UDA eta Aratusteak. Hainbat urtez jardun zuen futbol taldeekin lanean eta azken urteetan utzia bazuen ere zeregin hori ohiko zalea zen Ibarra futbol zelaian. Hain zuzen, oraindik ere UDAko kideekin batera prestatzen zuen Aratusteetako mozorroa, bera izanik zeregin horren arima eta arduradun nagusia.


Agurra 18:30ean
Aretxabaletako tanatorioan egingo diote agurra zapatuan, uztailaren 19an, 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:30era. UDAk aditzera eman du, txistu doinuekin eta elkartearen ereserkiarekin egingo diotela azken agurra orduan, tanatorioan bertan. Herriari eta kirolari egindako ekarpena eskertu gura diote.
