Urrutikoetxeari agur esateko partidua, andramaixetakoa

Mirari Altube Arrese 2025ko abu. 21a, 09:05

Pilotariak zaleak agurtzen, abuztuaren 16ko partiduak jokatzen hasi aurretik. (Argazkiak: UDAko Pilota Saila)

Pilotazaleek partidu politekin gozatu zuten andramaixetan, beste urte batez. Batetik, etxekoak aritu ziren eta Betegik galdu egin zuen Arrizabalagarekin bikotea osatuta, Etxegarai eta Gaminderen aurka. Eta bestetik, partidu izarra hasi aurretik, Urrutikoetxeari aitortza egiteko aprobetxatu zuten "horren agurra gertu" dagoelako.

Pilotazaleen esanetan abuztuaren 15ean zein 16an jokatutako partidu guztiak izan ziren "politak eta gogorrak"; kontuan hartu behar da egun horiek izan zirela aurtengo udako beroenetakoak. 

Hilaren 15ean Udako Eskuz Binakako Master Laboral Kutxa txapelketaren baitako partidua jokatu zuten Arrizabalagak eta Betegi aretxabaletarrak, Etxegarai eta Gaminderen aurka. Azken horiek irabazi zuten 22 eta 15.

Horren aurretik, harrobian hazitako Aritz Zugasti eskoriatzarrak, bikote eginda Gartzia bergararrarekin, irabazi egin zuen 22 eta 17, Etxegarai eta Erleren aurka.

Partidu izarra hilaren 16an jokatutakoa izan zen. Urrutikoetxeak eta Imazek Jaka eta Lizeaga izan zituzten aurrez aurre eta azken horiek eskuratu zuten garaipena: 15-22. Mikel Urrutikoetxearen erretiroa gertu dagoela jakinik partidua hasi aurretik aitortza egin zioten hari: Garikoitz Iturbe alkateak oparia eman Zaratamokoari eta zaleek txalo zaparradarekin eskertu zioten pilotan egindako ibilbide oparoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak