Domeka gauean txosnaguneetan jazotako erasoak salatu dituzte

Hasier Larrea 2025ko abu. 19a, 09:46

Aretxabaletako Gazte Mugimenduko eta Gu Geu Atxabaltako kideek deituta, Herriko Plazan egin dute elkarretaratzea. "Zoritxarrez, beste behin ere eraso matxista eta LGTBI-fobikoak" salatu beharrean aurkitzen direla adierazi dute bertan, "txosnaguneetan zeuden hainbat kidek" pairatutakoak. 

Argi utzi nahi izan dute, beste behin ere, "gure espazioetan ez dugula inolako erasorik onartzen. Horregatik, lanean jarraituko dugu, erasorik gabeko jaiak eta Aretxabaleta bat eraikitzeko".

Adierazi dutenez, Andramari hauetan txosnaguneak eremu seguruak izateko lanean aritu dira kide feministak, egunerokotik hasi eta jai eremuetaraino: "Protokolo feministari esker, txandaz txanda elkarren arteko zaintza bermatzeko lanean, hain zuzen".

"Jaiak guztiontzako gozagarriak izateko bermea denon eskuetan" dagoela esanez amaitu dute hitzartzea. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak