Infantilek -14 urte artekoek- eta gazteek -14 eta 18 urte artekoek- Andramari Egunez jokatuko dute txapelketa bolatokian, 17:30ean hasita. Txirlo gehien botatako lehenengo hirurek jasoko dituzte sariak: garaikurra eta kamiseta, txapeldunak; eta, kamiseta bana bigarrenak eta hirugarrenak.
Hurrengo egunean, hilaren 16an, helduen txanda izango da. 22:30ean ekingo diote lehiari, eta aurretik izena eman beharko da 10 euro ordainduta.
Bost sari banatuko dituzte: txapeldunak jasoko ditu 100 euro eta urdaiazpikoa, eta txapeldunordeak, 75 euro eta paletilla. Ondorengoek, 50 euro, 30 euro eta 20 euro, hurrenez hurren.