Miren Antxia, Maialen Arrizabalaga, Julene Sarabia eta Oihane Iturbe abeslarien ahots goxoek eta gitarra doinuek Xabi Zuazabeitiaren armonika izan dute lagun oraingoan.
Glutenbakuak taldeak 2024ko irailean, sanmigeletan, egin zuen jendaurreko aurkezpena. Ordutik, makinatxo bat kontzertu eman dituzte han eta hemen, abesti ezagunen bertsioak eginda. Orain, andramaixetan, aurkeztuko dute haiek sortutako lehen kantua. Abuztuaren 14an izango da kontzertua, Atxabaltako Gazte Mugimenduaren txosnagunean, 23:30ak bueltan.