Garikoitz Iturbe, Aretxabaletako alkateak zera azaldu du: "Mugikortasun departamenduarekin elkarlanean "ondoko herrietatik mugitu ahal izateko aukera segurua bultzatu dugu". Horretarako, gaueko autobus zerbitzua egongo da abuztuaren 14, 15 eta 17 bitartean, eta Azahara Domínguez diputatuak hurrengo ordutegiak argitaratu ditu:
- Abuztuaren 14ko eta 15eko gauetan: irteerak Arrasatetik (erdigunea) 00:00etan, 1:30ean, 3:00etan eta 4: 30ean, Aretxabaletara (osasun zentroa) 00:15ean, 1:45ean, 3:15ean eta 4:45ean iritsiko dira, eta Eskoriatzara (Eduardo Gorosarri) 0:25ean, 1:55ean, 3:25ean eta 4:55ean.
Gainera, irteera gehigarriak egongo dira: 1:15ean Oñatitik (Posta Geltokia) eta 23:45ean eta 4:15ean Bergaratik (Ibargara).Kontrako norabidean, Eskoriatzatik irteerak 00:30ean, 2:00etan, 3:30ean eta 5:00etan izango dira. Aretxabaletatik 00:40an, 2:10ean, 3:40an eta 5:10ean igaroko dira eta 00:55ean, 2:25ean, 3:55ean eta 5: 5ean iritsiko dira Arrasatera. Gainera, 0:30ean Eskoriatzatik ateratzen den zerbitzua Oñatiraino iritsiko da 1:10ean eta 5:40an, eta 3:30eko zerbitzua Bergaran geldituko da 4:10ean.
- Abuztuaren 17ko gauean: irteerak 00:00etan, 1:30ean eta 3:00etan izango dira Arrasatetik, 15 minutu geroago Aretxabaletara iritsiko dira eta beste 15 minutu geroago Eskoriatzara. Kasu honetan, irteera gehigarri bat egongo da Bergaratik 23:45ean eta Oñatitik 1:15ean.
Kontrako norabidean, irteerak 00:30ean, 2:00etan eta 3:30ean izango dira Eskoriatzatik, hamar minutu geroago Aretxabaletara iritsiko direnak eta 15 geroago Arrasatera.
Gainera, 00:30eko autobusak Oñatin ere egingo du geldialdia (1:10ean) eta azkena (3:30ean) Bergarara iritsiko da (4:10ean).
Diputatuak zera adierazi du: "Garraio publikoa aisialdian indartzea eta herritarrentzat eskuragarri jartzea ezinbestekoa da joan-etorrietarako ohitura iraunkorrak ezartzeko”.