Erasorik gabeko jaiak deitu dituzte Aretxabaletako Udalak zein txosnaguneek

Mirari Altube Arrese 2025ko abu. 12a, 09:30

Udala, Atxabaltako Gazte Mugimendua zein GuGeu Atxabalta taldea erasorik gabeko jaien alde agertu dira. Gune Morea izango da bi egunetan, abuztuaren 14an eta 17an, Udalaren eskutik, eta bi txosnaguneetan protokoloak zehaztu dituzte.

Erasorik gabeko jaiak izatea da helburu nagusietako bat. Horren harira, Indarkeria matxistarik gabeko andramaixen alde! leloarekin gune morea jarriko dute erasoak salatzeko, informazioa jasotzeko eta zalantzak argitzeko; Mitarte kalean egongo da, hilaren 14an eta 17an, –19:00etatik 01:00ak arte–. "Ikasturtean zehar hainbat egitasmo jarri ditugu martxan, Aretxabaleta berdintasunean oinarritutako herri bat izatea nahi dugulako, eta jaietan ere eraso gabeko jai batzuk behar ditugula azpimarratu nahi dugu", adierazi du Ainhoa Sanchezek, Udaleko Berdintasun Saileko zinegotziak.

Gainera, telefono bidezko arreta-zerbitzua ere egongo da: Satevi, 900-84 01 11 – etxeko indarkeriaren edo sexu-erasoen biktima izan diren emakumeentzat–; Ortzadar zerbitzua: 028 – LGTBI+fobiaren biktima izan diren pertsonentzat–; Ertzaintza: 943-53 47 20; eta Udaltzaingoa: 943-71 18 63. Lehenengo hirurak 24 orduz daude martxan.

Txosnaguneetan protokoloak martxan

Atxabaltako Gazte Mugimenduak protokolo feminista izango du martxan eta ez dutela onartuko inolako erasorik espazio horretan adierazi dute. Hona hemen, behar izanez gero, martxan izango duten telefono zenbakia:  623 41  86 29.

GuGeu taldearen txosnagunean ere erasoen aurkako protokoloa egin dute eta adierazi gune seguru bat bermatuko dela halako kasuetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak