Kaparrak taldeak kolaboratzaile asko izan zituen oholtza gainean, atzo gauean emandako kontzertuan: Mari Karmen eta Xeli Etxeandia ahizpak; Luis Mari Elkorobarrutia akordeoi-jolea; Larrabe laguna; Glutenbakuak taldea; eta 721 taldeko hainbat kide. Azken horrek sortutako Portasol kantua abestu zuten guztien artean –jaietako batzordeko kide batzuk tartean– eta goraino beteta zegoen karpa azpiko ikus-entzuleak lagun izan zituzten.