Portasolen ondo dakite festa egiten

Hasier Larrea 2025eko uztailaren 20a

Martxaz betetako eguna izan zuten atzo Portasol auzoko jaietara bertaratu zirenek. Gazteen lasterketa, arku tiraketa erakustaldia, puzgarriak, bazkaria, mus txapelketa, Zerendepya taldearen kontzertua eta DJak egon dira kalean, besteak beste. Gaua Bixentak, Rebel Noise eta Kaparrak taldeek girotu dute. 

Gaur, giro lasaiagoan bada ere, hainbat ekitaldi egongo dira. 13:00etan paella lehiaketa hasiko dute txosnagunean,  19:00etan dantza ikuskizuna egingo du Tio Teronen Semeak taldeak, Belorrietan plazan; eta ordu erdi beranduago mariatxiekin irtengo dira dantzara pertsona nagusiak, auzoko tabernetan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak