Hunkituta esan diote agur 'Fito'-ri UDAkoek eta herrikideek

Mirari Altube Arrese 2025ko uzt. 20a, 09:34

Jendetza batu zen atzo, zapatua, Aretxabaletako tanatorioaren bueltan Javier Etxeberria Fito agurtzeko. UDAko zuzendaritzako kideek, kirolariek, sasoi bateko jokalariek eta aretxabaletar mordoak esan zioten agur, hunkituta.

Fito-ri azken agurra esatera eta haren senideei babesa ematera joan gura izan zuten lagun eta herritar askok, atzo, uztailak 19, eta bete egin zen tanatorioaren aurrealdea. Herrigintzan egindako lana –Aratusteetan, esaterako– eta kirolari egindako ekarpena eskertu gura izan zioten, bereziki UDAn urte askoan isilean egindako lana. Eta horretarako ekitaldi xume baina gertukoa antolatu zuten.

Dantzari bik agurra dantzatu zioten Mari Karmen eta Xeli Etxeandia ahizpek abestu bitartean; eta ondoren, Txoria txori xuxurlatu zuten elkartutako guztiek. Bukaera eman zioten txistulariek jotako Aretxabaleta kirol elkartearen ereserkiarekin.

Uztailaren 17an hil zen Javier Etxeberria Uribesalgo Fito, ezustean, 63 urte zituela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak