Izaro Sanchezek egindako horma-irudiak iragarriko ditu 2025eko andramaixak

Mirari Altube Arrese 2025eko uztailaren 14a

Andramari jaiek badute kartel iragarlea: Izaro Sanchez aretxabaletarrak egindakoa. Udaleko Kultura Sailak antolatutako lehiaketa irabazi du hark, jaien ezaugarriekin osatutako irudi koloretsu batekin.

300 euroko saria jaso du Sanchezek. Lehiaketara aurkeztutako lanak ikusgai jarriko dituzte Arkupen, antolatzaileek egoki iritziz gero.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak