Parte hartzeko, Lehen Hezkuntzako bosgarren mailatik gorakoa izatea eskatu dute konpartsako kideek, eta izena emateko aebeelkartea@gmail.com helbidera idatzi beharko da.
Aretxabaletako konpartsak maiatzean hasi zuen ibilbidea Demetrio eta Rita erraldoiekin. Eta Andramari jaietan familia osatzera beste bi kide etorriko dira. Txino dantzan oinarritutako bi pertsonaia direla iragarri dute, tamaina ertainekoak.