GSR Debagoiena egoitzako kideekin landu dute, Udalaren enkarguz, eta gaia hau izango da: Eguneroko bizitzaren nondik norakoak egoitzan eta bertako errealitateak. Muralaren zirriborroak bost artistak egin dituzte, eta botoa emateko epea ireki dute, bat aukeratzeko. Galdetegi hau beteta egin daiteke.
Egubakoitz arratsaldean zirriborroak ikusgai jarriko dituzte, Herriko Plazan, eta orduan ere botoa eman eman ahal izango da bertan; GSR egoitzan eta Lausittako etxeen atarietan ere ikusgai daude. Bozkatzeko azken eguna astelehena, maiatzaren 26a, da.