Zuhaitz bat bota du haizeak Aretxabaletan

Mirari Altube Arrese 2025ko mai. 1a, 17:50

Bedarreta auzoaren bueltan dagoen lorategi bateko zuhaitz handi bat bota dute haize bolada zakarrek. Oso osorik erori da, ipurditik aterata, eta alboan duen beste zuhaitz bati eragin dio.

Herritar batek adierazi duenez egoera  “nahiko arriskutsuan” geratu da.

Haizeak dagoeneko hainbat zuhaitz bota ditu aurten eta Udala “kezkatuta” azaldu da aurretik ere. Horregatik, herriko zuhaitzen egoera aztertzeko ikerketa bat egiteko asmoa duela adierazi zuen apiril hasieran.

Haize zakarra

Euskalmetek abisu horia zuen ezarrita apirilaren 30etik maiatzaren 1a bitartean haize zakarragatik. Arrasaten duen estazioak boladarik zakarrenak goizaldean erregistratu ditu: 2:20an, 75,1 kilometro orduko boladak eta 2:50ean, 64,5ekoak.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak