Herriko zuhaitzen egoera aztertuko du Aretxabaletako Udalak

Mirari Altube Arrese 2025ko api. 9a, 14:42

Deba ibai alboko zuhaitz bat apurtuta.

Azken hilabetean izandako haize zakarrek hainbat zuhaitz apurtu eta bota dituzte herriko zenbait gunetan, "arriskua sortuz". Udalak ikerketa bat abiatu du zuhaitzen egungo egoera ezagutzeko eta, behar izanez gero, neurriak hartzeko. Horretarako, aditua den enpresa bat kontratatu du.

Lehen fasean, herriko zuhaitz bakoitzaren arrisku maila baloratzea da asmoa, eta hor jasotakoarekin, neurri ezberdinak hartuko dituztela jakinarazi dute. "Posible da zuhaitz batzuk ondo egotea eta adarren bat bakarrik moztu edo kimatu behar izatea. Egoera larriagoa bada, ostera, zuhaitza erabat moztu beharra egon daiteke, betiere segurtasuna lehenetsiz".

Asmoa da arrisku gehien eragin dezaketen guneetan jartzea fokua, hasiera batean. Horien artean daude honako hauek: Kurtzebarri eskolako parkea, udaletxeko lorategia, osasun etxe zahar pareko pinuak eta Durana kaleko haritzak. "Hortik aurrera, zuhaitz batzuk banan-banan ikertzen joango gara".

Aholkularitza zerbitzua

Horretarako aholkularitza zerbitzu bat kontratatuko du Udalak: "Gainontzeko zuhaitzetan esku-hartu behar izanez gero, adituen aholkuak jasotzeko, betiere arriskuak ahalik eta gehien murrizteko. Hala, zuhaitz bakoitzaren egoera zehatza ezagutzeko ikerketa pertsonalizatu bat egingo da". Ikerketa horren helburu nagusia da "arrisku maila baxuko kalteak" eta, bereziki, "pertsonengan eragina" izan dezaketenak saihestea. 

Zerbitzu hori "laster" kontratatuko dutela gaineratu dute eta ikerketa hurrengo hilabeteetan egingo dela. Ikerketa horretan jasotako ondorioak aztertuta "beharrezko neurriak" hartuko dituzte "herritarren segurtasuna" bermatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak