Sendabelarrak ezagutzeko eta haiekin prestaketak egiten ikasteko tailerra egingo dute: sendabelarren ezaugarriak eta erabilerak, biltzeko garai egokia, zer atal erabiltzen diren, lehortze prozesua eta kontserbazioa eta horiek erabiltzeko moduak: tinturak, infusioak, xarabeak, linimentuak, ukendua, baltsamoa…
Martxoaren 20an hasi eta maiatzaren 29ra bitartean egingo dute, eguenetan, 17:00etatik 19:00etara. Izena aldez aurretik eman behar da Arkupen; azken eguna martxoaren 17a da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.