Aretxabaletako energia bulegoa Durana kalean egongo da

Mirari Altube Arrese 2025ko mar. 5a, 20:01

Durana kaleko 13. zenbakian dagoen lokala.

Energia trantsiziorako bulegoa eta webgunea aurkeztu ditu gaur Debagoieneko Mankomunitateak. Herri guztietan izango dira herritarrak informatzeko bulegoak eta Aretxabaletakoa Durana kaleko 13. zenbakian egongo da, Murrukixoren lokalean.

Energia bulegoa martitzenetan zabalduko dute 14:30etik 17:30ak bitartean eta Aintzane Iturbe izango da hango arduraduna. Horren helburua da herritarrak informatzea eta haiei aholkuak ematea, Mankomunitateko ordezkariek uste dutelako energia merkatuan "gardentasun falta handia" dagoela.

Suradesa ere Durana kalean

Bestetik, Suradesaren bulegoa ere udaletxetik Durana kaleko 13. zenbakira lekualdatuko dute eta eguenetan egongo da zabalik, 12:00etatik 13:00ak artean.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak