Maite Franko (Irun-Hondarribia, 1971) ipuin kontalari ezagunak Aluzineskak izeneko saioa egingo du 4 eta 8 urte bitarteko neska-mutikoentzat, martxoaren 5ean, eguaztena; Txiki Txokoan izango da, 17:30ean. Liburutegian jaso behar da gonbidapena aldez aurretik edo egunean bertan, lekua bete arte.
Bestetik, hilaren 19an, Leer para viajar hitzaldia egingo du Josune Murgoitio (Arrasate, 1985) idazleak; emakumeek egindako bidaien eta idatzitako liburuen berri emango du. Arkupen izango da, 18:00etan. Ekitaldi bi horiek Martxoaren 8ari keinu eginez antolatu ditu Udal Liburutegiak.