Luciana Alfarorekin ekingo diote II. Jabetze Eskolari, eguaztenean

Mirari Altube Arrese 2025ko ots. 18a, 10:05

Feminismo de(s)kolonialaren oinarriak azalduko ditu Emakume Migratuen eta arrazializatuen sareko kide den Alfarok otsailaren 19an, 18:00etan, Arkupen.

II. Jabetze Eskolaren egitaraua abiatuko du Udaleko Berdintasun Sailak. Bergaran bizi den Luciana Alfaroren hitzaldia hautatu dute horretarako: Descentrando miradas: introducción al feminismo de(s)colonial para transformar luchas locales. Feminismo de(s)kolonialaren oinarriak azaltzeaz gain, feminismo eurozentrikoari egingo dio kritika; bereziki, "emakumeen esperientziak unibertsalizatzeko joerari", horrek "arrazismoa, kapitalismoa eta beste botere-egitura batzuk ikusezin" bihurtzen dituela iritzita. Otsailaren 19an izango da, 18:00etan, Arkupeko bigarren solairuan.

Tailerretako izen-ematea zabalik dago

Hitzaldiez gain, tailerrak ere izango dira Jabetze Eskolaren baitan: Hilekoaren zikloa berrezagutzen, martxoan; Boterea, ahizpatasuna, perreoa, maiatzean; eta Produktu erotikoak ezagutzen, ekainean. Horietarako, aldez aurretik eman behar da izena: berdintasuna@aretxabaleta.eus. Horretarako azken eguna otsailaren 28a da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak