Txino dantza berreskuratu izana gogoan, erakusketa eta ekitaldia

Mirari Altube Arrese 2025ko ots. 7a, 13:44

Herritar bat argazkiei begira.

Ireki dute Txino dantzaren gaineko argazki-erakusketa, Arkupen, eta ikus-entzunezkoetan jasotako irudiak ere ikus daitezke. Domekan, otsailaren 9an, beteko dira 50 urte berreskuratu zenetik eta hori gogoan, ekitaldia ere egingo dute etzi.

Loramendi txistulari taldearen ekimenez antolatu dituzte erakusketa zein ekitaldia. Eta Ramon Eraña izan gura dute gogoan, hura izan zelako dantza berreskuratzen ahalegin handia egin zuena. Txino dantza, bere historia izeneko ekitaldia egingo dute domekan, 13:00etan, udaletxe zaharrean. Sasoi hartako kontuak gogora ekartzea da asmoa eta orain dela 50 urte dantzan egin zuten mutilak elkartuko dituzte horretarako. Bukatzeko, Beste 50 baietz! topa antolatu dute Durana kalean.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak