Hona hemen udaletxe zaharreko ordutegia:
- Astelehena eta eguena: 15:30-19:30.
- Martitzena eta eguaztena: 11:00-13:30 eta 15:30-17:00.
- Egubakoitza: 10:00-13:00.
Bigarrenez antolatu dute azoka Karnabalen Lagunak taldeko kideek, aurreko Aratusteetan erabilitako arropei edo etxean gordeta daudenei bigarren erabilera bat emateko aukera polita dela iritzita. Azoka otsailaren 1ean izango da, zapatua, 12:00etan, Herriko Plazan.