Aratusteetako bazkarietarako txartelak hilabete amaieran jarriko dituzte salgai

Mirari Altube Arrese 2025ko urt. 15a, 07:35

Martxoaren 2an ospatuko den Aratuste-domekarako prestaketa lanak egiten hasi dira Udala eta Karnabalen Lagunak. Azken urteetan legez, bi bazkari izango dira: golfoa pilotalekuan eta kiroldegikoa. Izena kuadrillaka eman beharko da batean zein bestean.

Bazkari golfo-rako sarrerak urtarrilaren 31n erosi ahal izango dira, 21 eurotan, Inauterietako lokalean, 18:00etan hasita.

Menua honakoa izango da: entsalada mistoa; baserriko oilaskoa parrilan; txerri saiheskiak parrilan; Ezeizako pasteltxoak; eta ogia, kafea eta edariak.

Kiroldegian umeena eta helduena

Kiroldegiko bazkarirako sarrerak, otsailaren 1an, Arkupen hartu beharko dira, 09:00etan hasita.

Helduen menua 26 euro ordaindu beharko da eta honakoa izango da: patea; Sarayola entsalada; bakailaoz betetako piperrak; risottoa; oilasko izterra beteta; gazta flana; ardoa, kafea eta kopa.

Umeena, ostera, 13 eurotan, beste hau: makarroiak; hanburgesa; Danoninoa; ura eta freskagarria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak