Edozeinek parte hartu ahal izango du lehiaketan, eta oinarriei dagokienez, honako hauek zehaztu dituzte: lanak egiteko teknika librea izango da baina ezingo da adimen artifizialik erabili. Formatu digitalean aurkeztu beharko dira –DIN A3 neurriduna–. Honako testu hau izan beharko dute derrigorrean:
ARATUSTEAK
ARETXABALETA 2025
Lanak bi eratara aurkeztu ahal izango dira: posta arruntez honako helbide honetara bidalita: Aretxabaletako Udala, Otalora kalea, 1- 20.550 Aretxabaleta. Kartelarekin batera kartazal itxi bat aurkeztu beharko da ezizenarekin eta horren barruan egilearen datuak aurkeztuko dira: nortasun agiriaren kopia eta telefono zenbakia.
Posta elektronikoz bidaltzea hautatuz gero hauxe da helbidea: kultura@aretxabaleta.eus. Eta gaian adieraziko da Aretxabaletako Aratusteak 2025. Bertan artxibo bat erantsi behar da posta arruntez eskatzen diren datu
berberekin –nortasun agiriaren kopia eta telefono zenbakia–.
Epaimahaia osatuko dute kultura batzordeko kideek eta hainbat herritarrek. Eta erabakiaren berri otsailaren 11n emango dute.
Antolatzaileek egoki ikusiz gero, aurkeztutako kartel guztiekin erakusketa antolatuko da.