"Gustura" itzuli da Basotxoko kantu taldea Mutrikuko topaketatik

Mirari Altube Arrese 2024ko azaroaren 12a

Agijupens Gipuzkoako jubilatu zentroen federazioak antolatuta 2024ko Abesbatzen Topaketa egingo dute Mutrikun azaroko hiru astetan, eta lehenengo saioan, azaroaren 8an, Basotxoko kantu taldea izan zen. "Pozik eta hurrengo irteerarako gogotsu" itzuli ziren taldekideak.

Jose Ramon Quintanilla zuzendariaren esanetara bost kantu abestu zituzten, besteak beste, Xalbadorren heriotzean, Errota Zaharra eta Elurra mara-mara.

"Oso egun atsegina izan zen; beste talde batzuekin abesteaz gain, harremanak estutzeko aprobetxatu genuen", adierazi dute. Eguna borobildu zuten afari-merienda eginda. "Primerako giroa izan genuen, hortaz, oroitzeko eguna izan da. Eta hurrengo irteerarako gogoz gaude".

Egun berean Arrasateko Abaroakoak, Hernaniko Goiz Eguzki elkartekoak eta Eibarko Untzagakoak izan ziren oholtzan. Oraingo egubakoitzean, ostera, Bergarako San Joxepekoak joango dira beste batzuekin batera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak