Debagoieneko erretiratuen kantu taldeak Mutrikuko abesbatzen topaketan izango dira

Mirari Altube Arrese 2024ko aza. 8a, 09:21

Aretxabaletako Basotxo kantu taldea maiatzean, Kurtzebarri eskolan.

Agijupens Gipuzkoako jubilatu zentroen federazioak antolatutako 2024ko Abesbatzen Topaketa egingo dute Mutrikun azaroko hiru astetan, eta han izango dira Debagoieneko hainbat kantu talde. Gaur, egubakoitza, Arrasateko Abaroakoak eta Aretxabaletako Basotxokoak joango dira, eta hilaren 15ean, Bergarako San Joxepekoak.

Gaur, hilak 8, lau talde elkartuko dira: Goiz Eguzki (Hernani), Untzaga (Eibar), Abaroa (Arrasate) eta Basotxo (Aretxabaleta).

Bost abesti abestuko ditu bakoitzak, eta aretxabaletarrek jakinarazi dute honako hauek hautatu dituztela: Xalbadorren heriotzean (Xabier Lete), Azken txanpa (Urko), Lagunak (Juan Eduardo eta Ramon Teran), Errota Zaharra (Juan Mari Lekuona) eta Elurra mara-mara. Jose Ramon Quintanilla zuzendariaren esanetara jardungo dute.

"Sustatu beharrekoak"

Gipuzkoako hamabi taldek hartuko dute parte guztira topaketan. San Joxepeko kideek adierazi dute musikarekin lotutako jarduerak "oso komenigarriak" direla eta "sustatu beharrekoak".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak