Gartzi Gorosabel nagusi sanmigeletako bola-joko txapelketan

Mirari Altube Arrese 2024ko urr. 1a, 07:15

Ume, gazte eta helduek jardun zuten joan den zapatuan bola-jokoan eta giro polita izan zen beste behin, bolatokiaren bueltan. Umeen artean Amets Herrastik irabazi zuen zortzi txirlo jota; gazteen artean Axel Sixtok, bi txirlorekin; eta helduen artean Gartzi Gorosabel eskoriatzarrak, sei txirlorekin.

10 urte artekoen jaurtialdian hamahiru umek hartu zuten parte eta hauxe izan zen sailkapena:

  • 1. Amets Herrasti, 8 txirlo.
  • 2. Martin Lopez, 5 txirlo.
  • 3. Unai Idigoras, 5 txirlo.

10 urtetik gorakoak bi bakarrik izan ziren:

  • 1. Axel Sixto, 2 txirlo
  • 2. Mikel Garcia, 0 txirlo.

Irabazleek garaikurrak jaso zituzten eta kamiseta bana guztiek, baita parte-hartzaileek ere.

Helduen artean 49 bolari

Gauen, ostera, helduen txanda izan zen eta 49 lagunek hartu zuten parte. Irabazlea UDAko Hirutxirlo taldeko Gartzi Gorosabel eskoriatzarra izan zen.

  • 1. Gartzi Gorosabel, 6 txirlo –100 euro eta urdaiazpikoa–.
  • 2. Andoni Lapuerta, 6 txirlo –75 euro eta paletilla–.
  • 3. Jon Izagirre, 6 txirlo –50 euro–.
  • 4. Jesus Mari Gorosabel, 5 txirlo –30 euro–.
  • 5. Boni Plaza, 5 txirlo –20 euro–.

Elgoibarren UDAko Gorosabel txapelduna

Bestalde, Elgoibarko Aiastia auzoan ere txapelketa jokatu zuten zapatu arratsaldean, eta UDAko Hirutxirlo taldeko Jesus Mari Gorosabel izen zan txapelduna, 6 txirlo jota; 300 euro eta txapela irabazi zituen han.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak