Odola ematearen garrantzia azpimarratu dute beste behin; izan ere, egunero, gutxienez 400 odol-emate behar dira Arabako Odol Emaileen Elkartetik adierazi dutenez.
Odola eman dezakete 18 eta 70 urte bitartekoek, 50 kilo baino gehiago pisatuz gero eta osasuntsu egonda. Odol emate batetik bestera gutxienez bi hilabete pasatu behar dira.