Beinke-Loramendi dantza entseguak hasiko dituzte hilaren 11n

Mirari Altube Arrese 2024ko ira. 10a, 10:17

San Migel jaiak gero eta gertuago daude eta Beinke-Loramendi dantza gertatzen hasi gura dute Loramendi elkarteko kideek. Aurten, gainera, 30 urte beteko ditu dantza horrek, eta, Herriko Plaza dantzariz bete gura dute irailaren 28an. Ordura bitartean bost entsegu egingo dituzte bihar hasita.

Hona hemen entsegu egunak: irailak 11 –bereziki dantza hori sekula egin ez dutenentzat–, 16, 19, 23 eta 26.

Kurtzebarri eskolako pistan elkartuko dira, 19:00etan. Azken entseguan, hilaren 26koan, derrigorrez hartu beharko dute parte sanmigeletan dantzan egin gura dutenek.

Azken urteetan herritar asko batu izan da dantzarako, plaza txiki geratzeraino. Aurten ere hala izan dadin gura dute Loramendiko kideek, 30. urteurrena behar bezala ospatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak