Kurtzebarri alderako igoera bide beretik egingo dute lasterkari guztiek, eta gero han, bide ezberdinak hartuko dituzte. Luzea hautatzen dutenek iazko antzeko ibilbidea egingo dute baina bi kilometro gehiagorekin. Motza egiten dutenek, ostera, 15 kilometro eskas egingo dituzte.
Antolatzaileek herritarrak animatu gura dituzte lasterketan bertan parte hartzera zein lasterkariak animatzera.
Izena emateko epea zabalik izango da irailaren 1a arte rockthesport.com atarian. Guztira, 300 lagunendako lekua egongo da.