Lagunarteko partiduak dituzte egunotan UDAko hainbat futbol taldek

Mirari Altube Arrese 2024ko abu. 28a, 14:59

Hirugarren Mailan jardungo duen taldea, uztailean. (Argazkia: UDA)

Denboraldia prestatzeko lagunarteko partiduak antolatu dituzte UDAko Futbol Saileko kideek. Hirugarren Mailari ekiteko gogotsu dagoen taldeak Cultural de Durango hartuko du gaur, abuztuak 28, Ibarra futbol zelaian, 19:30ean. Taldea bera zapatuan aurkeztuko dute, 12:30ean, San Ignacioren aurkako partiduaren aurretik.

UDAko beste talde batzuek ere izango dituzte partiduak denboraldia gertatze aldera.

Hona hemen zapatuan, abuztuaren 31n, jokatuko direnak:

  • 09:00 Ohorezko infantil maila: UDA-Mondra.
  • 10:30 Euskal Liga jubenil maila: UDA-Lakua.
  • 12:30 Hirugarren Maila: UDA-San Ignacio. Taldearen aurkezpen partidua.
  • 16:00 Erregional preferente maila: UDA-Elorrio.

Eta domekan, irailaren 1ean, izango direnak:

  • 10:00 Lehenengo kadete B maila: UDA-Mondra.
  • 12:00 Ohorezko kadete maila: UDA-Mondra.
  • 16:00 Lehenengo jubenil B maila: UDA-Lakua Arriaga.

Bazkide kanpaina zabalik

Bestetik, bazkide berrien bila dabil kirol elkartea Zu zara UDAko izarra leloa aintzat hartuta. Bazkide egin gura duenari Ibarra futbol zelaian egingo diote harrera abuztuaren 28an eta 29an, 18:00etatik 19:00etara.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak