Jesus Mari Gorosabel gailendu da Andramaixetako bola-joko txapelketan

Idoia Aranbarri Arzuaga 2024ko abu. 19a, 14:14

Nagusien txapelketako garaile izan da Gorosabel. Infantil eta gazte mailan, berriz, mikel Garcia eta Ganix Otzau izan dira txapelduna. Antolatzaileek txapelketako egunetan izandako giro ederra nabarmendu dute.

Abuztuaren 15ean jokatu zen gazteen bola-joko txapelketa eta hilaren 16an, berriz, nagusiena. Antolatzaileek adierazi dute "giro ederra" eta "jende asko" egon zela bolatokian, giro "ederra" sortuz: "Txosna han egoteak sortu zuen giro hori eta parte-hartzaile asko nahiz ikusle asko egon ziren". Era berean, eskertuta agertu dira txosnaguneak andramaixetan bolatokia errespetatu duelako.

Helduen txapelketan 67 lagunek hartu zuten parte eta honela geratu zen sailkapena.

  1. Jesus Mari Gorosabel - 7 txirlo
  2. Jon Antia - 4 txirlo
  3. Luken Martinho - 4 txirlo
  4. Sebas Aranzabal - 3 txirlo
  5. Jabier Osoro - 3 txirlo

Gazteen txapelketako emaitzak

Gazteen txapelketa infantil eta gazte mailatan banatu zuten. Infantiletan 19 lagunek hartu zuten parte eta hiruk gazte mailan.

Infantil mailako sailkapena

  1. Mikel Garcia - 4 txirlo
  2. Beñat Urteaga - 2 txirlo
  3. Pello Jauregi - 2 txirlo

Gazteen mailako sailkapena

  1. Ganix Otzau - 2 txirlo
  2. Siro Etxebarria - 2 txirlo
  3. Alain Etxebarria - 2 txirlo

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak