Alkate txikiek pregoia irakurrita eta txupinazoa botata hasi dute haurrak protagonista dituen eguna Aretxabaletan. Behin zuziriak eztanda egin eta gero, bolo-boloa izan dute eta askotariko joko mitologikoak aritzeko aukera ere izan dute, Jokai euskal mitologian inspiratutako jolas sortzaileen eskutik. Arratsaldean, berriz, Santa Fe trena, zezen mekanikoa, giza-futbolina eta puzgarriak izango dituzte Herriko Plazan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.