Parrokiatik atera, Durana kalean biratxoa egin, eta Herriko Plazan Aretxabaleta Abesbatzako kideek kantuan egin diote Ama Birjinari. Beste urte batzuetan Roke deunaren irudia ere atera izan dute baina aurten ez da hala izan.
Irudiaren atzetik Luis Gomez parrokoa joan da buru, eta haren atzetik Milagroko banda eta hainbat herritar, baita udalbatzako kide batzuk ere horien artean, eta Aretxabaleta Abesbatzako abeslariak.