Hurrengo idatzia irakurri dute Atxabaltako Gazte Feministak taldeko kideek:
"Beste batez Andramaixak txosnagunien, eta beste batez neska gaztiok oholtza gainera igo gara jaixak eta gauak guriak be badiela argi iztera. Atzo gabien eraso bat salatu zan eta guk, protokolo feminista martxan jarri gauen.
Jai giruen pasau gura ditxugu egun honeik, eta argi itxi gura dou aurtengo andramaixetan be txosnagunia danondako espazio seguru eta aske bat izeteko lanien gabitzela gazte feministok. Beste urte batez gure arteko antolakuntzai esker, txandaz txanda elkarren arteko zaintza bermatzeko lanien gabitz. Aldarriz jositako espazio baten parte gara, eta jaixak FEMINISTAK eta GOZAGARRIAK izeteko bermia danon esku dau.
Autodefentsa feminista da erantzun bakarra!"