Ion Albizuk, Aretxabaletako Mugikortasun zinegotziak, dioenez, Udaletik “herritar guztiak" animatu nahi dituzte "garraio publikoa Andramarixetan ere mugitzeko bitarteko seguru gisa erabiltzera". Horretarako, gaueko autobus zerbitzua egongo da eguaztenetik egubakoitzera bitartean, eta Foru Aldundiak hurrengo ordutegiak argitaratu ditu, ohar bidez:
- Abuztuaren 14an eta 15ean: irteerak 23:45ean izango dira Bergaratik (Ibargarai Geltokia), ibilbide honekin: Arrasate (00:00etan, Erdigunea), Aretxabaleta (0:15ean, Osasun Zentroa/Portasol) eta Eskoriatza (00:25ean, Eduardo Gorosarri); 1:15ean Oñatitik (Posta Geltokia), ibilbide honekin: Arrasate (1:30ean), Aretxabaleta (1:45ean), Eskoriatza (1:55ean); eta 3:00etan Arrasatetik, Aretxabaletara, eta 3:25ean Eskoriatzara. Kontrako noranzkoan, irteerak, berriz, 00:30ean, 2: 00etan eta 3: 30ean izango dira Eskoriatzatik; Aretxabaletatik 00:40an, 2: 10ean eta 3: 40an pasako dira, eta Arrasatetik 00:55ean, 2: 25ean eta 3: 55ean. Gainera, gaueko lehen zerbitzua 1:10ean geldituko da Oñatin, eta azkena 4:10ean igaroko da Bergaratik.
- Abuztuaren 16an: irteerak izango dira 23:45ean Bergaratik, Arrasatetik (00:00), Aretxabaletatik (0:15) eta Eskoriatzatik (0:25) igaroko dira; 1:15ean Oñatitik, Arrasatetik (1:30), Aretxabaletatik (1:45) eta Eskoriatzatik (1:55) pasako direnak; 3:00etan Arrasatetik, 3:15ean Aretxabaletatik eta 3:25ean Eskoriatzatik igaroko direnak; 4:15ean Bergaratik, Arrasaten (4:30), Aretxabaletan (4:45) eta Eskoriatzan (4:55) geldituko direnak; eta, azkenik, 5:45ean Oñatitik, 6:00etan Arrasaten, 6:15ean Aretxabaletan eta 6:15ean Eskoriatzan geldituko direnak. Kontrako noranzkoan, irteerak Eskoriatzan 0:30ean, 2:00etan, 3:00etan eta 5:00etan izango dira, eta geltokiak Aretxabaletan (0:40, 2:10, 3:40 eta 5:10), Arrasaten (0:55, 2:25, 3:55 eta 5:25), Bergaran (4:10) eta Oñatin (1:10 eta 5:40) izango dira.
- Abuztuaren 17an: Ohiko gaueko zerbitzuak egongo dira.
Era berean, Albizuk jakinarazi du "arreta berezia" jarriko dutela erabiltzaileetan "autobus-zerbitzuko langileen lana errespetatzeko eta errazteko”.