Udalak ohar bidez jakinarazi du "bigarren txosna jartzea baimendu" duela eta horretarako "udal langile, brigada eta garbitzaileen lana berrantolatu eta gehitu da, zaborrontziak bermatu dira, mahai eta aulkiak, ura, argia eta baita horretarako Eskoriatzan eskatu behar izan dugun estenatokia ere". Hala ere, jakinarazi dute ezin izan dutela baimendu bigarren txosnagunea Kurtzebarriko pistan jartzea, hainbat zailtasunengatik: "Besteak beste, 15 eta 16an egongo diren bolo txapelketetarako bolatokia baldintza duinetan egotea bermatu behar dugu eta bolatokiko area zein egurra dela eta, garbitu ezin denez, txosna hor jarrita higienea mantetzeko zailtasunak egon daitezkeela aurreikusi dugu. Azkenik, herrian hainbat gunetan zarata dagoela badakigun arren, ez dugu komenigarria ikusten, zarata espazio gehiagotara zabaltzea".
Hori horrela, alternatiba bezala proposatu dute bigarren txosnagunea "beste txosnagunearen ondoan" jartzea, "baliabideak optimizatzeko eta txosna espazio bakarra sustatzeko".