EAJ desados agertu da Andramari eguneko ekitaldi instituzionala bertan behera uztearekin

Gontzal Belategi Zubia 2024ko uzt. 29a, 14:00

Udalbatzako kideak txistulariek egindako 'Alkate soinua'-rekin parrokiara bidean, joan den urtean.

Bertan behera utzi du Udal gobernuak Andramari eguneko ekitaldi instituzionala, eta erabakia hartzeko moduarekin desadostasunak adierazi ditu Aretxabaletako EAJren udal taldeak.

Andramari egunean ohitura da udalbatza meza nagusira joatea, txistulariek jotako Alkate soinu-ak lagunduta. Hala ere, aurten, Udal gobernuak ekitaldi instituzional hori bertan behera uztea erabaki du. Aretxabaletako EAJren udal taldeari ez zaio ondo iruditu erabaki hau, eta are gutxiago jakinarazpena "ekitaldi programa argitaratu aurrean" eman izana. "Ez gatoz bat hartutako erabakiarekin baina are gutxiago erabakia hartzeko moduarekin", adierazi du udal taldeak ohar baten bidez.

Ekitaldia "Aretxabaletaren parte" dela adierazi dute jeltzaleek, eta "horrelako erabaki bat hartzea" herritarrei dagokiela. Hauen ustez, horrelako erabakiak udalbatza osatzen duten alderdien eta gobernatzen dagoen taldearen "gainetik" daude. Bide horretatik, "erabaki hori herritarrekin partekatua izan dadila" eskatu diote udal gobernuari.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak