Andramaixetako herri bazkarirako izena eman behar da aldez aurretik

Mirari Altube Arrese 2024ko uztailaren 12a

Kuadrilla bat iazko andramaixetan paella-janean.

Andramaixetako egitaraua prestatzen dihardu Udaleko Kultura Sailak eta abuztuaren 17ko paella-janerako izena eman beharko da aldez aurretik. Eguaztenean, uztailaren 17an, 17:00etan hasiko dira izenak jasotzen, kuadrillaka, Arkupen. Leku mugatuak daude.

Paella bukatu arte banatuko dela iragarri dute, eta norberak eroan beharko ditu edaria eta ogia.

                    

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak