Harmailak eta futbol zelaiaren perimetroa goraino beteta zeudela ekin diote UDAk eta Gasteizko Aurrera taldeak gaurko finalari. Hasi eta berehala 1-0ekoa eta gutxira 2-0ekoa eginda ezin hobeto hasi da partidua aretxabaletarrentzat; talde gasteiztarra lasaiegi zelairatu da, baina erreakzionatu eta 2-1ekoa sartu dute berehala. Ondoren, partidua egonkortu eta 2-1ekoarekin joan dira atsedenaldira.
Bigarren zatian ere hobetu zelairatu dira aretxabaletarrak eta finala aldeko jarri zaie bereziki minutu gutxian Gasteizko Aurrera taldeko jokalari bat kaleratu duen epaileak, bi txartel hori erakutsi eta gero. Hori gertatu eta gutxira heldu da 3-1ekoa eta partiduaren amaieran 4-1ekoa. Amaieran, zoramena zaletuen eta jokalarien artean. Datorren urtean Hirugarren Mailan jokatuko du UDAk.