Kamioiak, plazarako bidean, geldialdia egin du UDAko jokalari eta presidente ohi izandako Bixente Etxeandiaren aurrean, eta hura gogoan izan dute.
Plazan esker hitzak izan dituzte jokalariek zein Agurtzane Elkoro presidenteak zale eta herritar guztiendako, urteotan eta bereziki azken denboraldian erakutsitako babesagatik. Kantuan eta saltoka bukatu dituzte ospakizunak.