Aiherran bizi den Errasti atzo eguerdian atxilotu zuten mugan, eta iluntzean hainbat lagun elkartu ziren Angeluko Jendarmeriaren aurrealdean egindako elkarretaratzean. Atxiloketaren arrazoia zein izan den ez dute argitu.
Aretxabaletan ere elkarretaratzea deituta dago gaurko, 19:00etan, Pagaldaixenean.
Aretxabaletarra 2009an atxilotu zuten Frantzian, eta 2012an zortzi urteko kondena ezarri zioten ETAren aparatu logistiko eta militarraren parte izateagatik. 2017ko urriaren 27an utzi zuten aske.