Gurpildun aulkiak eta ordenagailuak, Senegalera bidaltzeko egokituta

Mirari Altube Arrese 2024ko ekainaren 10a

Aretxabaletako Yaakar elkarteko kideek Senegalgo Mbam eskualdeko eskolako beharrak asetzeko hainbat ikastetxek egokitu dituzten ordenagailuak eta bi gurpildun aulki elektriko jaso dituzte aste bukaeran. Uztail bukaerarako Afrikako herrialdean izango direla aurreratu dute.

Arizmendi ikastolako ikasleek ordenagailuak egokitu dituzte eta Aretxabaleta Lanbideko eskolakoek bi gurpildun aulki elektriko. Horiez gain, Kurtzebarri eskolakoen eta Mondragon Unibertsitateko kideen laguntza ere jaso dutela gaineratu dute Yaakarreko kideek. Horregatik oso eskertuta ageratu dira: "Gure aldetik, eskerrak eman nahi dizkizuegu izan duzuen lankidetza eta inplikazioagatik.  Hemengo heziketa zentroekin urteetan zehar landu dugun elkarlanarekin eta  batzen ari garen indarrekin hurrengo proiektua izango da lanbide heziketa ziklo bat martxan jartzea Senegalen bertan".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak